musika hitza ez da entzuten la palabra musica no se oye le mot musique ne s'écoute pas la parola musica no si ascolta the word music can't be heard het woord muziek kan je niet horen
MUSIKA hitza ez duzu entzuten? Hona hemen entzuteko aukera
Blogga honen bidez hitzak musika bihurtzeko asmoa dute, estekak soinuaketa iruzkinak partiturak.
Kontzertu honetan entzuleak beharezinak izango dira horrexegaitik guztioi parte hartzea gonbidatzen zaituztet. Horrela, elkarrizketa hontan, hitzen soinuak, batera entzugo ditugu.
"Irailean merkaturatuko dute Beatles talde ospetsuaren abestiak biltzen dituen bideo jokoa. Taldearen kantuak erabiltzen dituen lehen jolasa izango da. MTV games enpresak sortu du, eta The Beatles: Rock Band izena eman diote. PlayStation (Sony), Xbox360 (Microsoft) eta Wii (Nintendo) kontsolekin bateragarria izango da. Hain zuzen ere, irailaren 9an erosi ahal izango da, 47,8 euroren truke." Berria 2009.
Gai honi buruz, ere,orain dela hilabete batzuk eitb.com-en irakurri nuen. EE.BB etako eskolek erabiliko zuten honako tresna bere musika klaseetan. Horri esker, ume estatubatuarrek Wiimusic bideojokoaren bidez ikasi ahal izango zuten musika aurrerantzean, baina ohiko heziketari osagarri moduan.
Bideojokuak tresna erakargarria dela esan dezakegu eta ondo erabilita zergatik ez erabiltzea eskolan?
Hona hemen Pieter Brueghel margolariaren"Haurren jolasak" deitutako lana.
Aurkezpena honetan betiko jolasak azaltzen dira, jolasa eta musika askotan batera doazte. Jolastea sormena garatzen du, eskolan egiten ditugun hainbat ekintzetan presentea eduki behar dugu beti.
"Bizitzan zehar, haurren gizarte egokitzapenean, oso eragin handia dute berdinekin dituzten esperientziek, baita familian, eskolan eta beste gertuko gizarte-ingurune batzuetan dituztenek ere. Elkarreragin horiek oso garrantzitsuak dira haurren garapenerako; izan ere, beraien garapen sozialean eragin handia izango duten trebetasunak eta portaerak ikasiko dituzte, baita garapen emozionala eta kognitiboa estimulatu ere." Ana Elias Aizpuru, psikologoa. Bergarako Udala.
Haurraren emozio jarrera erabakigarria izango dela lehen urteetan ulertu dezakegu.Orduan , Zer egin dezakegu irakasleak eta gurasoek haur orekatuak eta independenteak hezitzeko?
Behar bada berdintasunean oinarritutako hezkuntza bat behar da. Musika irakasleak bere errepertorio musikala berdintasuna kontuan hartu beharko dugu baita ere hezitzaile moduan klase barruan eta kanpoan.
Hona hemen pentsatzeko galderak, "Hezikedetza gida" agertzen direnak eta erantzuteko 50 proposamen planteatu dituzte Marije Apodakak, Maider Gon-zalezek, Aitziber Martinez de Lagosek eta Bea Ugartek.
1. Zeintzuk dira sexua eta generoa dela eta diskriminazioak ekiditeko hezkuntzaren oinarritzat hartu beharreko balioak? 2. Konpetentziek zein irizpide bete behar dituzte? 3. Zeintzuk dira balio eta konpetentzia horiek barneratzen lagunduko duten jarraibideak? 4. Zeintzuk dira sexua eta generoa dela eta diskriminazioak ekiditeko helburuek bete behar dituzten irizpideak? 5. Helburuak bertsuak izan behar dira neskentzako edo mutilentzako? 6. Gu, hezkidetzaileok, ere, generoan sozializatuak izan gara. Zer egin dezakegu hori ikasleengan edo partaideengan ditugun itxaropenetan ez islatzeko? 7. Zer hartu behar da kontuan edukiak programatzerakoan? 8. Zelan jorratu jarrerak? 9. Hezkidetzaileon zein jokabideetan isla daiteke sexismoa? 10. Zeintzuk dira metodologia hezkidetzailearen ildoak? 11. Zein teknika erabil daitezke eta zer lortu behar dute? 12. Zeintzuk dira metodologia hezkidetzailea martxan jartzeko jarraibide lagungarriak? 13. Ikastetxeetan hainbat arau eta protokolo arautua datoz, hezkidetzaileek zein partaideek ezin dute ezer aldatu, zer egin hori baztertzailea denean? 14. Zer da antolakuntza demokratikoa? 15. Zelan aztertu materiala sexista den ala ez jakiteko? 16. Zein estrategiek laguntzen dute harreman parekideak bultzatzen? 17. Zeintzuk dira zaintzaren etikaren irizpideak? 18. Zein izango da parekidetasunean oinarritutako harremanak izaten lagunduko digun araudia? 19. Zeintzuk dira komunikaziorako oinarrizko arauak? 20. Zer da hizkuntza sexista? 21. Euskara sexista al da? 22. Zer da espazioa eta denboraren erabilera sexista? 23. Zer aztertu behar da espazioari eta denborari buruzko diagnosia egiteko? 24. Zer da ebaluazio hezkidetzailea? 25. Nola ebaluatzen dira jarrerak?
Animatzen dizuet irakurtzera, eskolan prebentzioa egin dezakegu eta gure hausnarketaren bidez langudu dezakegu neska eta mutilek pertsona zoriontsuak izatea.
Euskalkultura.com,euskal diaspora eta kulturan oinarritutako weba da. Euskal Herrian kanpo bizi diren euskaldunak tradizioei garrantzia handia ematen diete eta mantentzen saiatzen dira. Tradizioen aberastasuna dela eta, gaur, web honetan albiste batekin topatu naiz. Munitibar, Bizkaian, Jon deitutako ume bat jaio da, eta bere gurasoek umientzako kantariak ezagutzen ez zituztenez, herriko andra nagusi batengana joan eta umientzako kantariak kantatzeko eskatu diote. Hona hemen adibidea:
1983an Bergarako kanta-zaharrak biltzeko proiektuaren barruan egin zen grabazioa merezi du kontuan hartzea. Bertan, lo-kantak abesten dituzte honako lagun hauek: Paula Alberdi, Celestina Oteiza, Garbiñe Irizar, Juana Elkoroiribe, Mertxe Zubiaurre, Nicasio Bilbao, Nicolasa Lazpiur, Pastora Otadui, Rufina Beistegi eta Soledad Jauregi.
Betiko kantak, lo kantak, haur kantak, herri kantak, musika irakasle baten errepertorian kontuan hartu behar dira, gure kulturaren oinarria bait direlako eta gure jatorria saintzen badugu gure nortasunaren garapena lortuko dugu.
Modu honetan, herri ondarea abesten, belaunaldiz, belaunaldiz aberasten dugula esan dezakegu.
Atzo, nire lehengusunak musika, giza elkar lana eta euskera nahasten duten proiektu bati buruz hitz egin zidan. Sendi proiektua du izena, baina hobeto ezagutzeko bere blogan sartzea gomendatu zidan.
Bere leloaren bidez " Prest zaudete herriko plazak musikaz eta euskaraz betetzeko eta ondo pasatzeko?"
Aniztasunaren aberastasuna oharteraztea, euskara hurbiltzea, ikastea eta erabiltzea lortzen dute elkarte honen kideak.
Sendi proiektuaren harrakasta, batez ere, egiten dituzten hainbat ekintza erakargarrietan, oinarritzen da.
Hona hemen adibidetxo bat:
Baita ere, proiektua martxan jar dadin ezinbestekoa izan da gurasoen konpromisoa, ikastetxeetako guraso elkarte eta zuzendaritzen konplizitatea ere.
Nire ustez, adibide honetan talde lana sustatu behar dela konturatzen gara, eskolan ere gurasoek, ikasleek eta irakasleek talde lanean aritu beharko dira helburuak lortzeko. Irakasleak umeei saiatu behar gara bizitzaren alde aberasgarria dela besteekin ekintzak egitea, ondo pasatzea eta komunikatzea, talde lana batzutan saila da baina askotan esperientzia aberasgarria da. Gizartearatze prozesuan solidaritatearen balioa argi geratu behar da, lanean eta bizitzan talde lana askotan aukeratzen ditugun bideak errazten eta aberazten digu.
Gaur adibidez, Berrian irakurritakoa bat dator pentsaera honekin,
Hor badago lehia bat. Familiak esaten du eskolak ez dituela hezten, eta eskolak dio hori ez dela bakarrik bere ardura. Baina familiak bakarrik ezin du hezi, ez du horretarako indarrik. Ingurune konplexu bat da non gizarte oso batek hezten duen gaztea. Ez dira familia, eskola edo telebista soilik hezitzailea, guztion arteko lana da. Gakoa da zer gertatzen ari den guztion artean ikustea.
Eta non dago iparra?
Zein heziketa nahi dugun zehaztea da gakoa, eta ez dugu hori egiten. Zer da pertsona bat heztea? Zertarako hezi behar da? Ez diogu geure buruari galdetzen nora goazen eta iparra PISAko txostena edo selektibitatea markatzen ari dira. PISAko txostenak ez du markatzen gure gizarteak nora joan nahi duen. Ditugun erronka etikoak, moralak eta estetikoak nola kudeatu ez digu txosten horrek esanen. Guk erabaki behar dugu zein gizarte nahi dugun eta zein zeregin bete behar duen hezkuntzak.
Nire ustez, eskema mentalak aldatu behar ditugu eta prestatu behar gara arlo honetan, bai formazioa hobetzen eta jarrera malgua eta positiboa edukitzen.
Azken finean, gure helburu nagusia , umea hezitzea, gizartearatzea eta etorkizunarako prestatzea da.
Horretarako gaitasunak eta konpetentziak garatu behar ditugu. Gaur egun, komunikazio era berriak sortu dira eta nola erabiltzen diren bideak ezagutzea ezinbeztekoa da.
Honako proposapena hobeto uler dadin, ondo legoke, etorkizuna dakarkizkigun aldaketak teknologikoak ohartaratzeko bideoa ikustea eta Carlos Castaño-k eta Inmakulada Maiz-ek eskainitako iritziak irakurtzea.
hona hemen bideoa:
Berbaldiataren isladapena, mapa kontzeptuala honen bidez:
Aldaketaren baieztapena ikuspuntu akademikotik ikusita: Carlos Castaño-k eta Inmakulada Maiz-ek " Eskolaren erronka berriak " 2008an ospatutako Hezkuntzaren gaineko berbaldietan. Zehazki, Ikasketa Prozesuaren Erronka Ezagutzaren Gizartean izeneko kapituluan.
Askok bere gustuko ekintzak egiten dituzte, musika, futbola, dantza... Ongi dago umeak ekintza ezberdinak egitea baina hauek ere denbora librea behar dute, eta gurasoekin gauzak batera egitea erlazioa aberasgarria lortzen du.
Horregatik bai gurasoei, bai umeei eta baita ere irakasleoi proposatzen dizuet,musika kontzertuetara joatea, udan gure herrietan eta baita ere hirietan ugariak dira.
Entzun, dantzatu, sentitu eta ondo pasa, harremanak indartzeko eta formakuntza hobetzeko aukera ezin hobea bait da.
Azken finean, musika , bizitza eskaintzen digun oparia da,
"Gaur egun tabernak diskoteka bihurtu dira, orain izugarrizko medioak dituztelako. Jendeak dagoena onartzen du, entzuten duena gustuko duen kontua izan gabe eta alde horretatik zentzu kritikoa falta nabarmena da."
Gizartea gure aurreritzien islapena da eta hezitzaileak aurreritzi sozialen transmisioan parte hartzen dugu.
"Peio, betikoa, beti saltsa guztietan."
"Libe, a ritmo cubano, alfer hutsa da."
"Ez da hemengoa, ez daki ezer."
"Orraztu, ijitoa dirudizu eta!"
"Maritxu baten moduan hitz egiten du."
"Ez zaraezertarako balio."
Batzutan eskoletan horrelakoak ikasleen artean entzuten dira, baina askotan eta behar bada, larriena, irakasleen artean eta haurra presentea egonez baita ere entzuten dira.
Gure hitzak pisu handikoak bihurtzen dira eskolan, eta horretaz hausnarketa egin behar dugu.
Bestalde, gaur egun, eskola porrotaren errealitatea , norberaganako autoestimu faltaren arazoak,drogen kontsumoaren normaltasuna eta genero-biolentziaren joera gorakorra, gizarte honetako gaitzak bihurtu dira.
Horrelak gauzak, zein da hezitzailearen papera eskoletan, epaia edo gizarte gidaria?
Hausnartu dezakegu medioetan topa ditugun adibide hauekin:
"Ijitoen etniari buruzko aurreiritzi eta esterotipo indartsu eta oso errotuak daude biztanlerian. Ijitoen taldeak duen irudi soziala beren kabuz lan egiteko posibilitateerako oztopo dela uste dute. "(ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida Empléate egitasmoa. Equal komunitate-ekimena. 2006eko maiatza GAP Recursos-ek
"Txakurrari hezurra eta emakumeari gezurra". Euskaraz ere, esamolde sexisten adibideak dauzkagu,ia hizkuntza guztietan bezala. Kontuan hartu behar dugu, hizkuntzaren lehenengo funtzioa komunikaziorako bide bat izatea dela, eta hizkuntzaren bidez gizarte eredua transmititzen hari garela. Horretarako erabili dezakegu gida moduan erakundeak eskaintzen diguten euskaren erabilera ez sexista bultzatzeko hainbat gomendio:
Euskararen erabileran: Euskararen erabilera zuzena zaindu eta gaztelaniazko eragina ekiditu. Euskararen hitz sexistak saihestu. Hitz –elkarteak erabili. Euskara sexu biak batera izendatzeko berezko baliabidea du: hitz elkarketa, alegia. Neska-mutilak, neba-arrebak, jaun-andreak, gizon-ema- kumeak… Maskulino generiko gisa ez erabili Hitanoaren erabilera zuzena egin Sexuaren araberako trataera desberdindua ez egin: neska-gizona, Agirre jauna eta Miren. Pertsonak izen, abizen, kargu, lanbidez identifikatu eta ez rolagatik. Mikel Arana eta bere neska-laguna. Hitz iraingarriak ekiditu: alua, mari-mutil, marikoia,
Komunikazioan Neskak eta mutilak irudikatzen dituzten adibideak erabili. Munduan, emakumeek garatutako kultura eta jarduerak aipatu. Gaitasun guztiak pertsonaren garapen osorako beharrezko bezala baloratu. Pertsonari dagozkion balioak, trebetasun eta gaitasunak aipatzea, sexu batekoa zein bestekoa izan. Sexuaren araberako aurreiritziak aztertu. Neska eta mutilei mezu ez sexistak eta estereotipatuak bidali.
Erabiltzen dugun materialetan Funtzio desberdinak eta anitzak betetzen dituzten emakume eta gizonak irudikatu. Mezuen atzean dagoen simetria faltan erreparatu. Arreta berezia, prentsan, aldizkari, iragarki, internet eta bideojokoetan agertzen di- ren eredu eta esanetan. Sexu baterako zein besterako iraingarriak eta bortitzak izan daitezkeen mezuak ekiditu. Betiko estereotipoak agertzen dituzten irudiak ekiditu.
Haur bakoitza, talentu apartekoa izan edo ez izan, desberdina da. Ze gizarte mota eraiki nahi dugu? Prebentzioan oinarrituta edo zigorle hutsa?
Caseta, diskak, cdak, mp3,ordenagailuak, musika tresnak, liburuak, partiturak, etbar....
Tekonologia eta musika askotan batera doazte. Hainbat material erabiltzen ditugu musika saio bat prestatzeko orduan, eta gero, erabiltzen ditugu, urte pare bat pasatu eta gero? Merkatuaren eskaintzaren deialdia entzutean berri bat erosten dugu, behar dugulako aitzakian oinarrituz. Non laga dugu pasadan urteko Mp3 ?
Bestalde, urtero liburu berriak erosteko ikasleei esaten diegu, eta zergatik? Hain azkar aldatzen ahal dira ezagutzak?
Behar bada hausnarketa beharrezkoa dugu: Ze gizarte mota nahi dugu? Zergatik gaude oraindik editorialen menpe? Zergatik urtero erosi behar ditugu hainbat liburu berriak ? eta zergatik ez da erabiltzen birziklapenaren teoria edo kontsumo egokiarena ?
Badakigu, interesak potenteak direla, baina haize kontra ibili behar gara, kontzientza hartuz gauzak aldatu genezake.
Gaur, arratsaldean, Fnac dendara joaterakoan eta Mp4 erosterakoan pentsa ezazu:
Txinatar umetxoa, gure ondakinen artean ez ibiltzeko eskubidea ere dauka.
1.Aukeratu 9.7 bertsioa. 2.SMART BORARD software 9.7 full instalation eta dagoen gezian dowload zakatu 3.Hutsuneak bete eta start download zakatu 4.Software duen instalazio artxibategian diska gorde eta gero artxiboa ireki eta agertzen diren pausuen arauberan programa gorde ezazu.
Software ezberdinak daude merkatuan, horregatik hasi baino lehen, eskolan galdetu behar da erabiltzen duten sistema.
Tresna erreza da, eta aukera interaktiboak eskaintzen digu gelan erabiltzeko. Musika irakasleentzako aparta da, hainbat ariketa musikalak prestatzeko, musika tresnak entzuteko web orri espezializatuetan edo musika mintzaria klase teorikoa prestatzeko gunea bihurtu daiteke ere.
Orain dela urte pare bat, nire lehengusunak, bere semea oso pozik abesbatza batean zegoela komentatu zidan. Inma Arroyo bere zuzendaria zen eta bere lanari buruz emozioz hitz egin zidan
Nire lehengusuna Arabako herri txiki baten musika eskolako irakaslea da.Pasadan urtean, bere taldearekin abesbatza txiki bat sortu zuen, askotan Inma Arroyoren lanean oinarritzen da. Horregaitik, egun batean abesbatzaren dinamika eskolan landu behar badugu, bere web orriansartzea benetan merezi du, bideo interesgarriak dituzte eta horrez gain "Crecendo musika pedagogiako proiektuaren aurkezpena" ere ikus daiteke.
Gaur egun, nere eritziz, emakumeak musikan ere aurreritziak eta ostopoak gainditu behar dituzte, hona hemen lorpenaren adibidea. Zorionak eta aurrera!
Batzutan sortzen dira konpositore bereziak, soinuak laztantzen dituzten musikariak, hona hemen bat. Andy Mckee konpositorea 1979 ean Estatu Batuetan jaio zen.
13 urte bete zituenean aitak gitarra oparitu zion, eta orain arte mundutik ibili da, batez ere Asiako erritmo eta instrumentuetan oinarritu da.
Musika eta zinema elkartzen direnean bikote galanta egiten dute. Adibidez , egunotan ari dira El mal ajeno filmaren soinu banda grabatzen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan.
Soinu bandaren sortze prozesua "gozo-eltze"baten modukoa izan da Velazquezen esanetan. Begiak itxita eta "eskuan makil bat" duela hurbildu omen da eta haritik tria egin omen du "akats-froga" prozesu baten ostean.
Bestalde, hona hemen zapatuan ikusteko bi pelikula atseginak,
bata, Amélie edo Le Fabuleux destin d'Amélie Poulain da. Frantziar pelikula hone bidez neska xarmanta baten istorioa kontatzen da. Pariseko soinu erakargarrien bidez ametsetan hasten gara.
Bestalde, Il Postino izeneko pelikula italiarra dugu, Luis Enrique Bacalov, kompositore ospetsuaren bidez Eolia uharte italiarraren paisaietan sartzen gaitu bere itsas soinuen bidez.
Bietan musikan primeran dago!
eta beste egun batean hona hemen beste proposapen atseginak:
Les Chorites, frantziarra, ume abeslari batzuen istorio polita.
Nomadak TX, euskalduna, musika nahasketa aparta eskeintzen dena.
"Close Encounters of the third kind", amerikarra. Oso interesgarria da, musika hizkuntza unibertsala bezala azaltzen delako. Kodalyren fononimia erabiltzen da. Fononimia eskalaren graduen adierazpena keinuen bidez dela ulertzen dela esan dezakegu. Nire proposapena da ikustea youtuben eta bota gero taulatxo honi begiradatxo bat:
Orain dela hilabete batzuk Donibane Garazi herri ondoan kontzertu bitxi batetan egon nintzen Ilargia eta sua lagun minen artean emanaldi kuttuna eskeini zen.
MMX izeneko talde berri bat jotzen zuen, Maialen Errotabehere, Mixu Mixelena eta Xabaltx... Hiru iparraldeko kantari horiek abesti ezagunak abestu zituzten.
Bestalde, aste honetan Iparralden kantu txapelketa dago, eta bideo honetan entzun daiteke neskatxo baten kanta, benetan aparta da, hona hemen bideoa ( merezi du itxarotea, azkenengo zatian azaltzen bait da):
Apirilean bi kantuaren eta musikaren inguruko bi hitzordu nagusi egongo dira:
Gaur 19an Elizondon, arituko dira nafartar kantari eta musikari andana: Aire Ahizpak, Amaia Riouspeyrous, Astezkenekoak, Arño Bordagaray eta Peio Erramouspe, Bankarrak, Guy Zaldubehere, Tafallako kantu taldea, Petti, Erramun Marticorena, Ainara eta Arkaitz Mintegia, Marta Moreno, Eñaut Etxamendi, Jean-Louis Laka, Eztitxu Pinatxo, Joana Etxarren, Jaione Olazabal, Orbaizetako Ahotsak, Maitena Monaco, Talde Basa, Kantiruki, Pello Zabalza, Nerea Urbizu, Ansa Ahizpak, Xendarineko Ahizpak, Iparla taldea, Magali Zubillaga, Erantsungo taldea, Kattalin Indaburu, Fermin Valencia.
Bestalde, musika ohoretan izanden da ere Baigorrin, apirilaren 25an "Betiko doinuen haritik", kontzertuarekin; ganbara orkestra, gaita eta euskal kantuak nahasten dituen ikusgarri horren emanaldi bakarri izanen da. Parte hartzen duten taldeak: Eltzegor, Et Incarnatus eta Baigorriko gaiteroak.
Web orri honetan Putumayo disken zatiak entzun daitezke. Munduko musikarekin nahasketa polita egin dute! Nire ustez, eskolan, anistazunaren aberastasuna indartzeko irakasleentzat baliogarria izan daiteke. Ia zuei zer iruditzen zaizuen !
Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko gune bat da. Egile bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki publikatuz doaz bere blogean.
zer da musika bloga?
musikari buruz mintzatzeko beste era bat.
hauxe da nire bloga....
Blog honen bidez beste komunikazio era bezala erabiliko dut, musika eta arteari buruzko hainbat artikulu interesgarri eta informazio aberasgarriaz osatzen saiatuko naiz. Blogen mundua eskaintzen duten baliabideak ulertzea eta ezagutzea saiatuko naiz horregaitik batez ere frogak egiteko erabiliko dut.
"Nire musika, animaliak eta umeak hobeto ulertzen dute" Igor Strawinsky
Solgiltza da nire izena
Epa blogari! Hona hemen nire lehen bitakora. Pentagrama edo blogga antzeko honetan zuk zeuk notak jartzea eskertuko nizuke eta horrela, batera, musikari eta hezkuntzari buruz melodia ezberdinak sor ditzakegu