"Peio, betikoa, beti saltsa guztietan."
"Libe, a ritmo cubano, alfer hutsa da."
"Ez da hemengoa, ez daki ezer."
"Orraztu, ijitoa dirudizu eta!"
"Maritxu baten moduan hitz egiten du."
"Ez zara ezertarako balio."
Batzutan eskoletan horrelakoak ikasleen artean entzuten dira, baina askotan eta behar bada, larriena, irakasleen artean eta haurra presentea egonez baita ere entzuten dira.
Gure hitzak pisu handikoak bihurtzen dira eskolan, eta horretaz hausnarketa egin behar dugu.
Bestalde, gaur egun, eskola porrotaren errealitatea , norberaganako autoestimu faltaren arazoak,drogen kontsumoaren normaltasuna eta genero-biolentziaren joera gorakorra, gizarte honetako gaitzak bihurtu dira.
Horrelak gauzak, zein da hezitzailearen papera eskoletan, epaia edo gizarte gidaria?
Hausnartu dezakegu medioetan topa ditugun adibide hauekin:
"Ijitoen etniari buruzko aurreiritzi eta esterotipo indartsu eta oso errotuak daude biztanlerian. Ijitoen taldeak duen irudi soziala beren kabuz lan egiteko posibilitateerako oztopo dela uste dute. "(ekiteko motibazioa lantzen duten profesionalentzako gida Empléate egitasmoa. Equal komunitate-ekimena. 2006eko maiatza GAP Recursos-ek
"Txakurrari hezurra eta emakumeari gezurra".
Euskaraz ere, esamolde sexisten adibideak dauzkagu,ia hizkuntza guztietan bezala.
Kontuan hartu behar dugu, hizkuntzaren lehenengo funtzioa komunikaziorako bide bat izatea dela, eta hizkuntzaren bidez gizarte eredua transmititzen hari garela.
Horretarako erabili dezakegu gida moduan erakundeak eskaintzen diguten euskaren erabilera ez sexista bultzatzeko hainbat gomendio:
Euskararen erabileran:
Euskararen erabilera zuzena zaindu eta gaztelaniazko eragina ekiditu.
Euskararen hitz sexistak saihestu.
Hitz –elkarteak erabili. Euskara sexu biak batera izendatzeko berezko baliabidea
du: hitz elkarketa, alegia. Neska-mutilak, neba-arrebak, jaun-andreak, gizon-ema-
kumeak…
Maskulino generiko gisa ez erabili
Hitanoaren erabilera zuzena egin
Sexuaren araberako trataera desberdindua ez egin: neska-gizona, Agirre jauna eta
Miren.
Pertsonak izen, abizen, kargu, lanbidez identifikatu eta ez rolagatik. Mikel Arana eta
bere neska-laguna.
Hitz iraingarriak ekiditu: alua, mari-mutil, marikoia,

Komunikazioan
Neskak eta mutilak irudikatzen dituzten adibideak erabili.
Munduan, emakumeek garatutako kultura eta jarduerak aipatu.
Gaitasun guztiak pertsonaren garapen osorako beharrezko bezala baloratu.
Pertsonari dagozkion balioak, trebetasun eta gaitasunak aipatzea, sexu batekoa
zein bestekoa izan.
Sexuaren araberako aurreiritziak aztertu.
Neska eta mutilei mezu ez sexistak eta estereotipatuak bidali.

Erabiltzen dugun materialetan
Funtzio desberdinak eta anitzak betetzen dituzten emakume eta gizonak irudikatu.
Mezuen atzean dagoen simetria faltan erreparatu.
Arreta berezia, prentsan, aldizkari, iragarki, internet eta bideojokoetan agertzen di-
ren eredu eta esanetan.
Sexu baterako zein besterako iraingarriak eta bortitzak izan daitezkeen mezuak
ekiditu.
Betiko estereotipoak agertzen dituzten irudiak ekiditu.

Haur bakoitza, talentu apartekoa izan edo ez izan, desberdina da.
Ze gizarte mota eraiki nahi dugu? Prebentzioan oinarrituta edo zigorle hutsa?
Ze gizarte mota eraiki nahi dugu? Prebentzioan oinarrituta edo zigorle hutsa?
Euskaren ostadarra agertzen denean...
No hay comentarios:
Publicar un comentario