Atzo, nire lehengusunak musika, giza elkar lana eta euskera nahasten duten proiektu bati buruz hitz egin zidan. Sendi proiektua du izena, baina hobeto ezagutzeko bere blogan sartzea gomendatu zidan.
Bere leloaren bidez " Prest zaudete herriko plazak musikaz eta euskaraz betetzeko eta ondo pasatzeko?"
Aniztasunaren aberastasuna oharteraztea, euskara hurbiltzea, ikastea eta erabiltzea lortzen dute elkarte honen kideak.
Sendi proiektuaren harrakasta, batez ere, egiten dituzten hainbat ekintza erakargarrietan, oinarritzen da.
Hona hemen adibidetxo bat:
Baita ere, proiektua martxan jar dadin ezinbestekoa izan da gurasoen konpromisoa, ikastetxeetako guraso elkarte eta zuzendaritzen konplizitatea ere.
Nire ustez, adibide honetan talde lana sustatu behar dela konturatzen gara, eskolan ere gurasoek, ikasleek eta irakasleek talde lanean aritu beharko dira helburuak lortzeko. Irakasleak umeei saiatu behar gara bizitzaren alde aberasgarria dela besteekin ekintzak egitea, ondo pasatzea eta komunikatzea, talde lana batzutan saila da baina askotan esperientzia aberasgarria da. Gizartearatze prozesuan solidaritatearen balioa argi geratu behar da, lanean eta bizitzan talde lana askotan aukeratzen ditugun bideak errazten eta aberazten digu.
Gaur adibidez, Berrian irakurritakoa bat dator pentsaera honekin,
Imanok Aguirre irakasleak «Eskola erabat autista da inguruan gertatzen ari denarekiko» artikuluan honela erantzuten zuen galdera bi hauei:
Hor zein funtzio dute familiak eta eskolak?
Hor badago lehia bat. Familiak esaten du eskolak ez dituela hezten, eta eskolak dio hori ez dela bakarrik bere ardura. Baina familiak bakarrik ezin du hezi, ez du horretarako indarrik. Ingurune konplexu bat da non gizarte oso batek hezten duen gaztea. Ez dira familia, eskola edo telebista soilik hezitzailea, guztion arteko lana da. Gakoa da zer gertatzen ari den guztion artean ikustea.
Eta non dago iparra?
Zein heziketa nahi dugun zehaztea da gakoa, eta ez dugu hori egiten. Zer da pertsona bat heztea? Zertarako hezi behar da? Ez diogu geure buruari galdetzen nora goazen eta iparra PISAko txostena edo selektibitatea markatzen ari dira. PISAko txostenak ez du markatzen gure gizarteak nora joan nahi duen. Ditugun erronka etikoak, moralak eta estetikoak nola kudeatu ez digu txosten horrek esanen. Guk erabaki behar dugu zein gizarte nahi dugun eta zein zeregin bete behar duen hezkuntzak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario