MUSIKA hitza ez duzu entzuten? Hona hemen entzuteko aukera

Blogga honen bidez hitzak musika bihurtzeko asmoa dute, estekak soinuak eta iruzkinak partiturak. 
Kontzertu honetan entzuleak beharezinak izango dira horrexegaitik guztioi parte hartzea gonbidatzen zaituztet. Horrela, elkarrizketa hontan,  hitzen soinuak, batera entzugo ditugu.

2009/06/03

THE BEATLES, taldekidea bihurtu naiz, nire nintendoari esker.


"Irailean merkaturatuko dute Beatles talde ospetsuaren abestiak biltzen dituen bideo jokoa. Taldearen kantuak erabiltzen dituen lehen jolasa izango da. MTV games enpresak sortu du, eta The Beatles: Rock Band izena eman diote. PlayStation (Sony), Xbox360 (Microsoft) eta Wii (Nintendo) kontsolekin bateragarria izango da. Hain zuzen ere, irailaren 9an erosi ahal izango da, 47,8 euroren truke." Berria 2009.

Gai honi buruz, ere,orain dela hilabete batzuk eitb.com-en irakurri nuen. EE.BB etako eskolek erabiliko zuten honako tresna bere musika klaseetan. Horri esker, ume estatubatuarrek Wiimusic bideojokoaren bidez ikasi ahal izango zuten musika aurrerantzean, baina ohiko heziketari osagarri moduan.

Bideojokuak tresna erakargarria dela esan dezakegu eta ondo erabilita zergatik ez erabiltzea eskolan?

1 comentario: