MUSIKA hitza ez duzu entzuten? Hona hemen entzuteko aukera

Blogga honen bidez hitzak musika bihurtzeko asmoa dute, estekak soinuak eta iruzkinak partiturak. 
Kontzertu honetan entzuleak beharezinak izango dira horrexegaitik guztioi parte hartzea gonbidatzen zaituztet. Horrela, elkarrizketa hontan,  hitzen soinuak, batera entzugo ditugu.

2009/04/29

ARBELA MUSIKALA


Arbela digitalaren software jaisteko lehenengo pausuak:


webgunea 

1.Aukeratu 9.7 bertsioa.
2.SMART BORARD software 9.7 full instalation eta dagoen gezian dowload zakatu
3.Hutsuneak bete eta start download zakatu
4.Software duen instalazio artxibategian diska gorde eta gero artxiboa ireki eta agertzen diren pausuen arauberan programa gorde ezazu.

beste ikasteko aukerak:AprenderconSMART.org

Software ezberdinak daude merkatuan, horregatik hasi baino lehen, eskolan galdetu behar da erabiltzen duten sistema.

Tresna erreza da, eta aukera interaktiboak eskaintzen digu gelan erabiltzeko. Musika irakasleentzako aparta da, hainbat ariketa musikalak prestatzeko, musika tresnak entzuteko web orri espezializatuetan edo musika mintzaria klase teorikoa prestatzeko gunea bihurtu daiteke ere.

Animatzen zaituztet erabiltzeko eta formatzeko!

2009/04/25

INMA ARROYO ABESBATZAKO ZUZENDARIA












Orain dela urte pare bat, nire lehengusunak, bere semea oso pozik abesbatza batean zegoela komentatu zidan. Inma Arroyo bere zuzendaria zen eta bere lanari buruz emozioz hitz egin zidan

Nire lehengusuna Arabako herri txiki baten musika eskolako irakaslea da.Pasadan urtean, bere taldearekin abesbatza txiki bat sortu zuen, askotan Inma Arroyoren lanean oinarritzen da.
Horregaitik, egun batean abesbatzaren dinamika eskolan landu behar badugu, bere web orrian sartzea benetan merezi du, bideo interesgarriak dituzte eta horrez gain "Crecendo musika pedagogiako proiektuaren aurkezpena" ere ikus daiteke.

Gaur egun, nere eritziz, emakumeak musikan ere aurreritziak eta ostopoak gainditu behar dituzte, hona hemen lorpenaren adibidea. Zorionak eta aurrera!

2009/04/19

ANDY MCKEE GITARRISTA BIHURTU ZEN BERE 13GARREN URTEBETZEAN

















Batzutan sortzen dira konpositore bereziak, soinuak laztantzen dituzten musikariak, hona hemen bat.
Andy Mckee konpositorea 1979 ean Estatu Batuetan jaio zen.

13 urte bete zituenean aitak gitarra oparitu zion, eta orain arte mundutik ibili da, batez ere Asiako erritmo eta instrumentuetan oinarritu da.

Bere lan nabarmenak DRIFTING, RYLINN ETA AFRIKA, dira.

Adibide honen bidez konturatzen gara umeengan motibazioa beharrezkoa dela, batzutan ezustean jenioak sortzen bait direlako!

ZAPATUA ETA PALOMITAK: pelikulen bidez musika entzuteko aukera ona

Musika eta zinema elkartzen direnean bikote galanta egiten dute. Adibidez , egunotan ari dira El mal ajeno filmaren soinu banda grabatzen, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan.

Soinu bandaren sortze prozesua "gozo-eltze"baten modukoa izan da Velazquezen esanetan. Begiak itxita eta "eskuan makil bat" duela hurbildu omen da eta haritik tria egin omen du "akats-froga" prozesu baten ostean.


Bestalde, hona hemen zapatuan ikusteko bi pelikula atseginak,

bata, Amélie edo Le Fabuleux destin d'Amélie Poulain da.
Frantziar pelikula hone bidez neska xarmanta baten istorioa kontatzen da. Pariseko soinu erakargarrien bidez ametsetan hasten gara.

Bestalde, Il Postino izeneko pelikula italiarra dugu, Luis Enrique Bacalov, kompositore ospetsuaren bidez Eolia uharte italiarraren paisaietan sartzen gaitu bere itsas soinuen bidez.

Bietan musikan primeran dago!

eta beste egun batean hona hemen beste proposapen atseginak:
  • Les Chorites, frantziarra, ume abeslari batzuen istorio polita.
  • Nomadak TX, euskalduna, musika nahasketa aparta eskeintzen dena.
  • "Close Encounters of the third kind", amerikarra. Oso interesgarria da, musika hizkuntza unibertsala bezala azaltzen delako. Kodalyren fononimia erabiltzen da. Fononimia eskalaren graduen adierazpena keinuen bidez dela ulertzen dela esan dezakegu. Nire proposapena da ikustea youtuben eta bota gero taulatxo honi begiradatxo bat:

2009/04/12

MUSIKA EGITEKO BESTE AUKERAK



Bilbon, dakizuenez, lorategi erakusketa dago.

Pasadan udan, Belgikan egon nintzen, Ganteko festetan lorategi bitxi batekin topatu nintzen. Loreak musika tresnak ziren eta bere usainak soinuak.

Lorategi honen lorezaina Etienne Favre du izena eta mundutik bere lana aurkezten doa.

Egia da, nola eta zerez egiten diren gauzak batzutan harritzen gaitu, hona hemen beste bi adibide:

Mahai baten bidez instrumentu konplexu sortu dezakegu...iup!!

Lengalalenga proiektu brasiliarraren barnean erakusten digute, umeak abesti sinple baten bidez sortzen dituzten ariketa erritmiko konplexuak;


2009/04/05

IPARRALDEKO SOINUAK


Orain dela hilabete batzuk Donibane Garazi herri ondoan kontzertu bitxi batetan egon nintzen
Ilargia eta sua lagun minen artean emanaldi kuttuna eskeini zen.

MMX izeneko talde berri bat jotzen zuen, Maialen Errotabehere, Mixu Mixelena eta Xabaltx... Hiru iparraldeko kantari horiek abesti ezagunak abestu zituzten.

Bestalde, aste honetan Iparralden kantu txapelketa dago, eta bideo honetan entzun daiteke neskatxo baten kanta, benetan aparta da, hona hemen bideoa ( merezi du itxarotea, azkenengo zatian azaltzen bait da):


Hona hemen beste iparraldeko abeslari xelebreak:
Niko Etxart, Anje Duhalde,Pantxoa eta Peio, Maddi Ohienart

Apirilean bi kantuaren eta musikaren inguruko bi hitzordu nagusi egongo dira:

Gaur 19an Elizondon, arituko dira nafartar kantari eta musikari andana: Aire Ahizpak, Amaia Riouspeyrous, Astezkenekoak, Arño Bordagaray eta Peio Erramouspe, Bankarrak, Guy Zaldubehere, Tafallako kantu taldea, Petti, Erramun Marticorena, Ainara eta Arkaitz Mintegia, Marta Moreno, Eñaut Etxamendi, Jean-Louis Laka, Eztitxu Pinatxo, Joana Etxarren, Jaione Olazabal, Orbaizetako Ahotsak, Maitena Monaco, Talde Basa, Kantiruki, Pello Zabalza, Nerea Urbizu, Ansa Ahizpak, Xendarineko Ahizpak, Iparla taldea, Magali Zubillaga, Erantsungo taldea, Kattalin Indaburu, Fermin Valencia.

Bestalde, musika ohoretan izanden da ere Baigorrin, apirilaren 25an "Betiko doinuen haritik", kontzertuarekin; ganbara orkestra, gaita eta euskal kantuak nahasten dituen ikusgarri horren emanaldi bakarri izanen da. Parte hartzen duten taldeak: Eltzegor, Et Incarnatus eta Baigorriko gaiteroak.